XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.- Gerorako lotzezko diru-izendapenei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenen indarreango legepideen araberako bestetarakotze-baimenak, dagokion gerorako lotzezko diru-izendapenaren hasierako zenbatekoa gutxitzea eta azkeneko zertakoari dagokiona gehitzea ekar dezake.

6.- 1993.ean, Diruegitamu-Jaurpideari buruzko 31/1983 Legearen 21. atalean aipatzen den orohartzezko diru-izendapena beste edozein diruegitamutako diru-izendapenetatiko gaindikinen diruz gehitu daiteke, eta hori, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Diruegitamuan izendatutako hasera bateko diru-izendapenen gehienez ehuneko 1,5eko kopurura arte.

Orohartzezko diru-izendapen berriak 31/1983 Legeko 21.3 atalean aipatzen den diruegitamu-jaurpideaz beraz baliatuz bestetarakotuko dira, eta lege bereko 83. ataleko mugak ez dira erabiltzekoak izango.

7.- Euskal Autonomi Elkarteko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen uztailaren 8ko 2/1987 Legeko 7. atalaren ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkarteko 1988ko Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko gehigarrizko xedapenetatik hamargarrenaren eraginez bere indarraldia luzatuta ikusi baitzuen, horren indarraldia 1993rako bakar-bakarrik luzatzen dela aditzera emanez, 221, 244, 246, 247, 250, 251 eta 260 kontzeptuei dagozkien Administrazio Orokorreko Aurrekontuen eta beronen Administraziozko erakunde autonomoen gastuen egoeretan sartzen diren ordainketarako diru-izendapenak kontzeptu legez mugatuak eta behartze-indarrekoak izango dira; beraz, behartze-indar horretatik sortutako diziplinaren menpe gelditzen da eskuraketa eta ordainketa bidez diruegitamuetan egindako aldaketen jaurbidea.

8.- Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen 31/1983 Legean zehaztutako diru-izendapenak bestetarakotzeko jaurpideak 1993.eko Agizko Diruegitamuekin eta horietan sartutako lehengo ekonomi urteetatikako gaindikinekin erabiliko dira, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeko 100. ataleko lehenengo zatian agintzen denaren kaltetan gabe.

14. atala.- Diru izendapenak bestetarakotzeko baimenak emateko gai diren ihardutze-sailak

1.- Jaurlaritzako Sailburuek, aurreko ataleko 4. zenbakiko c) letran ohartemandako diru-izendapenak bestetarakotzeko baimenak eman ahal izango dituzte, eta bai horietan Sail edo erakunde burujabe bakar batek eskuhar dezaneko egitarau bereziei dagozkien II. atalburuko bestetarakotzeetarako ere.

2.- Gainontzeko diruizendapen-bestetarakotzeetan, diru-izendapen orokorraren berrizendapen eta erabilerak barne direla, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 85 atalean agintzen dena egingo da.

15. atala.- Diru-izendapenak diruegitamuetan sartzea

1.- 1993.erako Diruegitamuetan diru-izendapenak sartzeko jaurpideak, Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen legeak dakartzanak izango dira.

2.- Aurreko zatian agindutakoa hala dela ere, 1993.erako Diruegitamuetan, Ertzaintzari dagozkion diru-izendapenak sartuko dira ekonomi ekitaldiaren edozein unetan, 1992.eko Diruegitamuan sartutako aurreko urteetako gerakinak barne.

Sartze hori Administrazio Orokorreko diruegitamuan egingo da edo, hala badagokio, Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegi erakunde Autonomoarenean.